Zure bazkide teknologikoa Gipuzkoan
943 376 085Urruneko laguntza ↗
Hasiera / IBD Internet

Donostiako Sustapenaren Dendatic laguntzak 2018

Tokiko merkataritzan IKTak ezartzeko laguntzak

Dokumentazioa aurkezteko epea 2018ko abuztuaren 31ra arte zegoen irekita.

Laguntzen helburua Donostiako saltokien lehiakortasuna hobetzea da, tresna digitalen bidez.

Jardueraren helbidea Donostian duten irabazi-asmoko saltokiei zuzenduta daude; ostalaritza eta zerbitzuak ere hartzen dituzte barne.

Gehienez 3.000 euro jaso daitezke. Dirulaguntza eskatzen duten inbertsioen % 80 finantzatuko da, oro har, materiala eta softwarea erosteari dagokiona izan ezik.

Zure egoera aztertuko dugu, hobekuntzak proposatuko dizkizugu eta dirulaguntza aurkezteko prozesuaren zati batean lagunduko dizugu.

IBDk lagun dezakeen arloak

  • Ekipo informatikoak eta softwarea eskuratzea.
  • Webgune korporatiboa diseinatu eta garatzea.
  • Kudeaketa-software aurreratua: kudeaketa-programak eta ordainketa-sistemak.
  • Online dendak.
  • Soluzio eta gailu digitalak instalatu eta saltzea: eskanerrak, mikrofonoak, baliza geolokalizatuak, erakusleiho birtualak eta totem digitalak.
  • Big data: sare sozialetako mezuak, gailu mugikorren seinaleak, audio-fitxategiak, sentsoreak, irudi digitalak, formularioetako datuak, emailak, inkestetako datuak eta logotipoak prozesatzea.
  • Errealitate areagotua, birtuala edo mistoa duten mugikorretarako aplikazioak diseinatu eta garatzea.

Jarri gurekin harremanetan

Telefonoa: 943 376 085