Tokiko merkataritzan IKTak ezartzeko laguntzak
Dokumentazioa aurkezteko epea 2018ko abuztuaren 31ra arte zegoen irekita.
Laguntzen helburua Donostiako saltokien lehiakortasuna hobetzea da, tresna digitalen bidez.
Jardueraren helbidea Donostian duten irabazi-asmoko saltokiei zuzenduta daude; ostalaritza eta zerbitzuak ere hartzen dituzte barne.
Gehienez 3.000 euro jaso daitezke. Dirulaguntza eskatzen duten inbertsioen % 80 finantzatuko da, oro har, materiala eta softwarea erosteari dagokiona izan ezik.
Zure egoera aztertuko dugu, hobekuntzak proposatuko dizkizugu eta dirulaguntza aurkezteko prozesuaren zati batean lagunduko dizugu.
IBDk lagun dezakeen arloak
- Ekipo informatikoak eta softwarea eskuratzea.
- Webgune korporatiboa diseinatu eta garatzea.
- Kudeaketa-software aurreratua: kudeaketa-programak eta ordainketa-sistemak.
- Online dendak.
- Soluzio eta gailu digitalak instalatu eta saltzea: eskanerrak, mikrofonoak, baliza geolokalizatuak, erakusleiho birtualak eta totem digitalak.
- Big data: sare sozialetako mezuak, gailu mugikorren seinaleak, audio-fitxategiak, sentsoreak, irudi digitalak, formularioetako datuak, emailak, inkestetako datuak eta logotipoak prozesatzea.
- Errealitate areagotua, birtuala edo mistoa duten mugikorretarako aplikazioak diseinatu eta garatzea.
Jarri gurekin harremanetan
Telefonoa: 943 376 085